Itxi

Herriak eta Hiriak

Uztailak 6

Sanferminak: uztailaren 6ko egitarau osoa

Eitb.eus

Hemen topatuko dituzu 2019ko San Fermin jaietako egitarau ofizialaren ekitaldi guztiak, uztailaren 6rako.

  • 2018ko sanferminak

    2018ko sanferminak. Argazkia: EFE

Honakoa da sanferminetako egitarau ofiziala, 2019ko uztailaren 6rako, larunbata.


12:00 Txupinazoa Udaletxean. Pantaila erraldoien bidez emango da Antoniutti parkean, Sarasate pasealekuan, Karlos III.aren etorbidean, Gazteluko plazan eta Foruen plazan. Musika kalean Udaletxe plazatik, Sarasate pasealekutik eta Antoniutti parketik irtenda.

13:30 Folklore-jaialdia Foruen plazan. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantzak: Burlatako kanpaneroak, Markina-Xemeingo ezpatadantza eta Larraindantza.

17:00 Erraldoiak eta buruhandiak autobus-geltokitik irtenda.

17:30 Birjolastu. Jolasgunea birziklatutako osagaiekin, PAI konpainiaren eskutik Takoneran.

18:00 Hauek festak hauek! Haurrendako jarduerak Askatasun plazan. Kirol Ari kirol eta aisiako gunea, kirol-federazioekin elkarlanean (8-14 urte), Media Luna parkeko lubanarroetan.

18:30 Burtzien zezenketa zezen-plazan.

19:00 Dantzaldia Nueva Etapa orkestraren eskutik Gazteluko plazan.

20:00 San Ferminen Bezpera Nagusiak. Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Mariano García Zalbaren Bezpera tradizionalak interpretatuko dituzte San Fermin kaperan. Nicolette Allstars: Txabi Hi Fi b2b Garcynoise kontzertua Compañía plazan. Txotxongiloak Askatasun plazan eta dantzaldia Euro Show orkestraren eskutik Gurutzeko plazan.

20:30 Musika kalean Karlos III.a etorbidean.

21:00 Dantzaldia, Txistu eta Gaita Gazteluko plazan. Antzerkia kalean Haurrendako entzierroa. El torico konpainia. Karlos III.a etorbidean.

21:45 Zezensuzkoa San Domingo kaletik irtenda.

23:00 Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XX. Egile Lehiaketa. Spirit of life. Bizitzaren espiritua. Disenugilea: Manuela Rehak. Su-etxea: FireEvent, Die Feurerwerker Zidatelan.

23:30 Kontzertua: Soraya eta Efecto Mariposa Foruen plazan. Dantzaldia Nueva Etapa orkestraren eskutik Gazteluko plazan eta Euro Show orkestraren eskutik Gurutzeko plazan.

23:45 Kontzertua: Hot 8 Brass Band Compañía plazan.

00:00 Musika kalean Udaletxe plazatik irtenda.


HURRENGO EGUNETAKO EGITARAUA:

Igandea: uztailaren 7ko egitaraua

Astelehena: uztailaren 8ko egitaraua

Asteartea: uztailaren 9ko egitaraua

Asteazkena: uztailaren 10eko egitaraua

Osteguna: uztailaren 11ko egitaraua

Ostirala: uztailaren 12ko egitaraua¿

Larunbata: uztailaren 13ko egitaraua

Igandea: uztailaren 14 ko egitaraua