Itxi

Herriak eta Hiriak

Uztailak 7

Sanferminak: uztailaren 7ko egitarau osoa

Eitb.eus

Hemen topatuko dituzu 2019ko San Fermin jaietako egitarau ofizialaren ekitaldi guztiak, uztailaren 7rako.

  • 2018ko sanferminetako entzierro bat

    2018ko sanferminetako entzierro bat. Argazkia: EFE

Honakoa da sanferminetako egitarau ofiziala, 2019ko uztailaren 7rako, igandea.


06:45 Dianak. Kale Berrian.

07:00 Zaldi-aziendaren feria. Agustindarren industrialdea. Amaiera: 15:00etan.

08:00 Zezen-entzierroa, festetako lehena.

09:30 Erraldoiak eta buruhandiak. Konpartsaren irteera. Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).

10:00 San Ferminen prozesioa. Udalbatzak Kabildoa jasoko du eta San Fermin kaperara abiatuko da. Santuaren ohorezko Meza Nagusia. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa buru egonen dira, eta Katedraleko Musika Kapera, Iruñeko Orfeoia eta irakasleen orkestra ariko dira. Juan Mª Guelbenzu Fernández (1819 – 1886) musikari iruindarraren jaiotzaren II. mendeurrenaren karietara, haren “Misa a 4 y orquesta” obra berrestreinatuko da. Zuzendaria: Katedraleko kapera-maisua.

11:30 Kirol Ari. Kirol eta aisiako gunea kirol-federazioekin elkarlanean. 8-14 urte (orientagarria). Media Luna parkeko lubanarroak. Amaiera: 14:00etan.

11:30 Hauek festak hauek! Haurrentzako jarduerak. Askatasun plazan. Amaiera: 14:00etan.

11:30 Birjolastu. Jolasgunea birziklatutako osagaiekin, PAI konpainiaren eskutik Taconeran. Amaiera: 14:00etan.

12:00 Musika kalean. Irteera: Labrit pilotalekutik, Descalzos kaletik eta San Nikolas kaletik.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea. Udaletxe plazatik hasten da eta Zezen-plazan amaitzen da.

17:30 Birjolastu. Jolasgunea, birziklatutako osagaiekin, PAI konpainiaren eskutik. Amaiera: 21:00etan.

18:00 Hauek festak hauek! Haurrendako jarduerak. Askatasun plazan. Amaiera: 21:00etan.

18:00 Kirol Ari. Kirol eta aisiako gunea, kirol-federazioekin elkarlanean. 8 - 14 urte (orientagarria). Media Luna parkeko lubanarroak. Amaiera: 20:00etan.

18:30 Zezen-feriaren lehen zezenketa. Zezen-plazan.

19:00 Dantzaldia. Super Hollywood orkestra. Gazteluko plazan. Amaiera: 20:50ean.

19:00 Haurrentzako emanaldia. Gora Kasete!. Eidabe konpainia. Sarasate pasealekuan. Amaiera: 20:00 etan.

20:00 Dantzaldia. Isaura orkestra. Gurutzeko plazan. Amaiera: 22:00etan.

20:00 Gazte eremua. Hasiera. Amaya Arboniés. Atrakzioak: Zanpatu satorra, bola-irenslea eta erraztatzailea. Lantegia: “Kustomizatu sanferminetako zure arropa". Apar-festa. #Goldendjs. 12 – 17 urte. Foruren plazan.

20:00 Txotxongiloak. Gorgorito y Garrafito en la India. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). Askatasun plazan.

20:00 Kontzertua. Jarel Babel. Compañia plazan.

21:00 Dantzaldia . Txistu eta Gaita. Gazteluko Plazan.

21:00 Antzerkia kalean. Candore. Bambolea konpainia (Madril). Karlos III.aren etorbidean.

21:45 Zezensuzkoa. Irteera: San Domingo kalea. Jarraitu: Udaletxe plazatik. Amaiera: Kale Berrian.

23:00 Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XIX. Egile Lehiaketa. Ziudadela. La danza del fuego. Diseinugilea: Aitor Valdecantos Martínez de Lecea. Su-etxea: Valecea Pir, S.L. (Berantevilla, Araba).

23:30 Kontzertua. 23:30 Mafalda. 00:50 Koma. Foruren plazan.

23:30 Dantzaldia. Isaura orkestra. Gurutzeko plazan. Amaiera: 1:30ean.

23:30 Dantzaldia. Super Hollywood orquestra. Gazteluko Plazan. Amaiera: 2:30ean.

23:45 Kontzertua. Systema Solar. Compañia plazan.

00:00 Musika kalean. Irteera Udaletxe plazatik.


HURRENGO EGUNETAKO EGITARAUA:

Astelehena: uztailaren 8ko egitaraua

Asteartea: uztailaren 9ko egitaraua

Asteazkena: uztailaren 10eko egitaraua

Osteguna: uztailaren 11ko egitaraua

Ostirala: uztailaren 12ko egitaraua

Larunbata: uztailaren 13ko egitaraua

Igandea: uztailaren 14 ko egitaraua