10:57

Herriak eta Hiriak

SANFERMINAK

Jandillako zezenek entzierro azkarra eta garbia egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zezenek 2 minutu eta 19 segundoan egin dute ibilbide osoa. Lau lagun eraman dituzte osasun zentroetara.

2:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurtengo sanferminetako laugarren entzierroa azkarra eta garbia izan da. Jandillako zezenek ez dute inor adarkadaz zauritu, baina lau pertsona osasun zentroetara eraman dituzte, horietako hiru kolpeekin.

Jandilla ganadutegiko zezenak oso ezagunak dira Iruñean eta arriskutsu fama ondo irabazia dute. Izan ere, 2004ko uztailaren 12an zortzi korrikalari adarkatu zituzten. Gainera, entzierroetan hildako azken korrikalaria (Daniel Jimeno) ere beraiek eragin zuten 2009ko uztailaren 10ean.

515 eta 590 kilo arteko pisua zuten sei zezenek (bost beltz eta gaztaina koloreko bat) 2 minutu eta 19 segundoan egin dute ibilbide osoa.

Gazte bat, larri ospitalean

Gazte estatubatuar bat larri zauritu da entzierroan eta Nafarroako Ospitalean dago, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Arratsaldeko lehen orduan eman dute honen berri, bere kabuz joan baita erietxera.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, buruan kolpe handia hartu du, baina entzierrotik etxera joan da. Anaiak gaizki zegoela ikusi du eta taxian ospitalera eraman du.  

Garezurrean odoljarioa antzeman diote eta bere egoera larria da. Nolanahi ere, arriskutik kanpo dagoela zehaztu dute.

Hortaz, gaurkoan guztira bost korrikalari artatu dituzte osasun zentroetan. Tomas Belzunegi Iruñeko Ospitale Guneko zuzendariordeak goizean emandako informazioaren arabera, korrikalari bat konorterik gabe eraman dute kailejoitik zezen plazako erizaindegira. Bertan artatu ostean, ospitalera eraman dute.

Zauritutako beste hiru korrikalariek kolpeak dituzte. Horietako batek hankan hartu du min Santo Domingoko aldapan, eta Iruñeko Ospitale Gunera eraman dute. Estafetatik, ostera, beste bi korrikalari eraman dituzte San Martin osasun zentrora, kolpeekin.

Zezenak, bat eginda

Taldea bat eginda atera da ukuiluetatik eta elkarrekin iritsi dira Santo Domingoko aldapara. Dena den, ez dute arreta gehiegirik jarri aurrean zituzten korrikalariengan.

Pixkanaka-pixkanaka abiadura hartuz joan dira eta horrek lasterka egitea zaildu du. Zezenen abiadura tarteko, lasterkari asko lurrera erori dira. Bat eginda sartu dira udaletxe plazan eta Mercaderesen, baina bertara iritsitakoan zezen beltz bat atzean gelditu da une batez, harik eta gainerakoengana iritsi den arte.

Estafetako bihurgunea gainditutakoan, zezenek luzatuta zeharkatu dute kalea. Horren ondorioz, korrikalariek lasterka egiteko aukera izan dute.

Jandillako zezenek Telefonica zeharkatu dute eta kallejoian sartu dira. Tarte horretan, korrikalari bat erori da eta konortea galdu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena