Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Alderdi Ederreko noria, irailaren 8ra arte irekita

eitb.eus

Martxan dago Gipuzkoako hiriburuaren 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen begiratokia, 4,5 euroko prezioan.

  • Donostiako noria.

    Donostiako noria. Argazkia: Donostiako Udala

Donostiako noria martxan jarri dute. Alderdi Ederren dago begiratokia, Andia kalearen kantoian, eta irailaren 8ra arte egongo da irekita.

Donostiako Udalak azaldu duenez, noriako kabinak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta gurpildun aulkian dabiltzan pertsonentzat daude prestatuta. Gainera, kanpoko tenperaturaren arabera aldatuz doan aire girotu modulatua dute.

Hiriaren 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen du begiratokiak, eta, Udalak zehaztu duenez, "ez dago amildegira erortzeko arriskurik, kabinak itxita baitaude".

Gainera, "azken belaunaldiko" motor elektriko multzo bat eta led argiak ditu noriak; beraz, "kontsumo elektrikoa txikiagoa izango da".

4,5 euroko prezioan jarri dituzte salgai noriara igotzeko sarrerak. Astelehenetan merkeagoa izango da (2,5 euro), baita lehen egunean, abuztuaren 1ean, eta azken egunean, irailaren 8an, ere.