Sanferminak
Pixkanaka jarriko dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Datorren uztailaren 6ra bitartean, 2.700 oholtza eta 4.800 egur-falka jarriko dituzte 848 metroko ibilbidean.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Gareseko Aldaz Anaiak aroztegiko langileek ekin diote sanferminetarako entzierroen hesia jartzeari, Iruñean, azken 23 urteetan bezala.
Lanak Santo Domingoko eskortetan hasi dira. Bertako hesia finkoa da, gune hori turistentzako toki erakargarria baita, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez.
Hesia pixkanaka jarriko dute, Corralilloseraino. Operazioa datorren uztailaren 6ra bitartean luzatuko da, 848 metroko ibilbidea osatu arte.
Uztailaren 6an, goizean, garraio publikoaren zirkulazioa eten ostean, azpiegitura osatuko da Amaya eta Estafeta kaleetan.
Zenbakiz eta letrez osatutako kode bati jarraituta jartzen dituzte langileek hesiaren elementuak. Guztira, 900 zutoin, 2.700 oholtzar eta 4.800 egur-falka jarriko dituzte. Halaber, 70 ate eta hesi bikoitza indartzeko 120 oholesi ere jarriko dituzte.
Lan horiengatik kalterik jasan ditzaketen auzokideek Iruñeko Udaltzaingoaren unean uneko informazioa jasoko dute, haien ibilgailuak bertatik atera ahal izateko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa