Sanferminak
Ikurrina
Agentziak | Erredakzioa
Ikurren Legean euren sentsibilitatea jasota ikusten ez duten guztiak aintzat hartzeko euskarria nahi izan du hagak.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Iruñeko Udaleko langileek bosgarren haga bat jarri dute udaletxeko balkoian, goizeko lehen orduan. Hiriko, Nafarroako, Espainiako eta EBko banderen alboan bosgarren masta jarri dute udaletxeko bigarren solairuan, baina txupinazoan zehar hutsik egon da.
Udal Gobernua osatzen duten taldeek adostuta, haga hutsik egon da txapligua botatzeko ekitaldian, eta gutxi geroago kenduko dute.
Aurreko sanferminetan, EH Bildu gobernura heldu bezain laster, ikurrina egon zen udaletxeko balkoian, txupinazoan.
Orain dela gutxi, Udalak “legeari iruzur” egin ziola ebatzi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazio-auzietarako Aretoak. EAEko buruzagiak udaletxean zirelako ikurrina jarri zutela argudiatu zuten Udaleko agintariek, baina “ekitaldiari babesa emateko” espresuki gonbidatu zituztela erabaki zuen Auzitegiak.
Oraingoan hiriko aniztasuna eta aberastasuna goraipatu nahi izan du Iruñeko Udalak erabakiarekin.
Adostasunerako tarte bat
Adostasunerako tarte bat eta Nafarroako Ikurren Legean euren sentsibilitatea jasota ikusten ez duten guztiak aintzat hartzeko euskarria nahi izan du hagak.
Udaleko arduradunen hitzetan, jaien hasiera erreferentzia dela kontutan hartuta, Iruñeko herritar guztiak barneratu nahi izan dituzte erabakiarekin.
erabakiarekin. erabakiarekin.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa