Gizartea -

Nafarroako Auzitegi Nagusia

Iruñeak eta Tafallak 'lege-iruzurra' egin zuten ikurrina jarrita

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren autoaren arabera, Iruñeko eta Tafallako udalek "lege-iruzurra" eta "agintea desbideratzea" egin zuten jaietako txupinazoan ikurrina jarrita.

Ikurriña igoera Iruñeko San Fermin jaietan
Ikurriña igoera Iruñeko San Fermin jaietan
Ikurriña igoera Iruñeko San Fermin jaietan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren autoaren arabera, Iruñeko eta Tafallako udalek "lege-iruzurra" eta "agintea desbideratzea" egin zuten jaietako txupinazoan ikurrina jasota.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salak epai bien irizpideak bateratu eta Iruñeko eta Tafallako udalek "lege-iruzurra" egin zutela dio; izan ere, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ustez, udalek EAEko agintariak gonbidatu zituzten "legez kontrako ekimenari estaldura emateko".

Bestalde, ebazpen horren aurka helegitea jartzerik ez dago.

Administrazioarekiko auzien Salak datozen egunetan ezagutzera emango du, joan den udan, Nafarroako beste hainbat udaletan emandako auzi berdinen inguruko epaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Euskal herriak Sanferminak Iruñean Gizartea Tafalla albisteak Eguneko albisteak Ikurrina albisteak Nafarroako JANren epaiak Epaiketak