14:14

Danborrada 2017

Haur danborrada 2013

Ia 5.000 haurrek hartuko dute parte Donostiako haur danborradan

Erredakzioa

Lehen aldiz, danborradako jenerala neska bat izango da. Eguraldiaren prebisioen arabera, hotza bai, baina ez du euririk egingo.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

50 konpainiako ia 5.000 haurrek hartuko dute parte Donostiako haur danborradan, aurten aurrenekoz, neska jeneral baten aginpean. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, hotza egingo du, baina ez da euririk aurreikusten.

Denera, 4.766 haurrek dute zita Alderdi-Ederreko lorategietan, 12:00etan. Aurten gainera, hiria suntsitu zuen sutearen berrehungarren urteurrena ospatzen da.

Halaber, hiriko beste auzoetan aterako diren danborradak egongo dira, guztira beraz, 7.000 haur inguruk astinduko dituzte euren makilak.

Nerea Txapartegi Udaleko Kultura ordezkariak esan duenez, Sarriegiren martxa ez ezik, aurten hiriko ereserki zaharra abestuko dute, Zortziko martxa hain zuzen.

Danbor Nagusia Aimar Ezeiza Lumbreras, Ikasbide Ikastolako ikaslea izango da.

Jenerala Sara Huegun izango da eta horren laguntzailea Sara Ochoa. Segizioa Manuel de Larramendi ikastolako ikasleek osatuko dute; joan den azaroan zozketa bitartez hautatu zuten zentroa.

Easo Ederra Paula Gomez izango da eta horrekin batera, urketariak, inudeak, batelariak eta iruleak egongo dira.

Eguraldia dela eta festa bertan behera utzi behar izango balitz, desfilea urtarrilaren 21era atzeratuko lukete, eta orduan ere eguraldiak lagunduko ez balu, urtarrilaren 27an egingo litzateke.

Iruzkinak