19:31

Danborrada 2017

SAN SEBASTIAN EGUNA 2016

Danbor hotsak isildu dira, Donostia 2016ri bide emateko

EITB.EUS

Banderaren jaitsierarekin amaitu da Europako Kultura Hiriburutzari hasiera eman dion San Sebastian Eguna.

2:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiarrek Europara begira ospatu dute 2016ko San Sebastian Eguna, izan ere, Europako Kultura Hiriburutzari hasiera emateko baliatu baitute.

Asteazken gauerdian, banderaren igoerarekin, eman zioten hasiera ospakizunari, Donostiako Orfeoiak, Kresalako dantzariek, Gaztelubide danborradak eta Errenteriako eta Irungo bandek Europako ereserkia jota. Aipatzekoa da ikuslegoak Europako ereserkiaren kontra txistu egin zuela. Txistualdia banderaren jaitsieran ere errepikatu zen, ereserki hori berriro interpretatzerakoan.

Eguerdian, berriz,  haurren danborradak hartu du Donostia. Urtero bezala, 12:00ak puntuan lehertu da festa. Jeneralak eta bere laguntzaileak konpainia guztiak ikuskatu dituzte Alderdi Ederren, eta ondoren, Udaletxeko balkoi nagusira igo dira Easo Ederrarekin eta Danbor Nagusiarekin batera, alkatea eta herritarrak  agurtzera. Easo Ederrak eta Jeneralak egun honetarako dituzten desioak adierazi dizkiete aurten atera diren 49 konpainiei.

Berezia izan da aurtengoa; Europako bi kultur hiriburuk bat egin dute haurren danborradan, Donostiak eta Wroclawek. Poloniako hiri horretan 4.000 umek San Sebastian martxa jo dute, Donostiako 5.000 danborjoleek ekin dioten une berean.

Rafal Dutkiewicz Breslaviako alkateak donostiar guztiei agurra bidali die, hirian jarritako pantaila erraldoi batzuen bidez, eta kultur urte oparoa izan dezatela esan die. Gauerdian bezala, Europako ereserkia entzun da gaur Donostian, Alderdi Ederren.

Behin hori eginda, Donostiako kaleetan barrena desfilea hasi dute neska-mutilek. Jai-giroan eman du eguna Gipuzkoako hiriburuak. Eguraldia lagun, milaka lagun batu dira danborrada ikustera.

Urrezko Danborra

Eguneko beste hitzordu nagusia, Donostiako Udaleko Areto Nagusian izan da, eguerdian. Cristina Iglesias eskultoreak aurtengo Urrezko Danborra jaso du, Eneko Goia alkatearen eskutik. Hunkituta eta pozik jaso du, eta donostiar guztiei eskerrak eman dizkie aitorpenagatik. Aretoan bertan zegoen anaia Albertori, musikagile ezagunari, aipamen berezia egin dio.

"Arte garaikidean jarri duzue begirada. Hausnarketa eta topagune modura ulertzen dut artea, hizkera bizia duena, espazioak eraikitzeko eta gure imaginazioari ateak zabaltzeko gai dena", esan du Iglesiasek. Donostiak mundu mailan arte garaikidearen ikur izaten jarrai dezala nabarmendu du.

Ekitaldian, Eneko Goia alkateaz gain, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta Cristina Uriarte Kultura sailburua izan dira, beste agintari batzuen artean.

Aipatzekoa da Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Juan Manuel Garcia-Margallo jarduneko Atzerri ministroa ere izan direla.

Udal Txistulari bandak jarri dio musika ekitaldiari, Union Artesanako danborjoleek lagunduta. Sarriegiren doinuak interpretatu dituzte elkarrekin.

zte elkarrekin.

zte elkarrekin.

zte elkarrekin.

Iruzkinak