08:39

Danborrada 2017

San Sebastian Eguna 2016

Danborren hotsak, Europa osoan entzungai

EITB.EUS

Donostiarren egun handian, modu "ikusgarria"n eta eguraldia lagun, abiatu dute Europako Kultura Hiriburutza.

3:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Banderen igoerak hasiera eman dio Donostiako danborrada berezienari. Izan ere, San Sebastian egunaz gain, Europako Kultur Hiriburutzaren ekitaldien hasiera ere ospatuko dute urtarrilaren 20 honetan.

Aurten, Donostiako bandera ez ezik (Eneko Goia alkateak jaso du), ikurrina eta Europako bandera ere altxatu dituzte. Ikurrina Vicente Zaragüeta Aquariumeko presidente zendu berriaren alabek igo dute; Europakoa, berriz, Cristina Iglesias eskultoreak altxatu du (aurten berak jaso du Urrezko Danborra). Donostiako Orfeoiak Europako ereserkia interpretatu du eta Kresala dantza-taldeak ekitaldi horretarako propio prestatutako koreografia dantzatu du. Hasiera "ikusgarri" honen ostean, 24 orduko jaian murgildu da Donostia.

Eneko Goia alkateak aitortu duenez, aurtengo danborradak "kutsu berezia" du, urtarrilaren 20tik Europako Kultur Hiriburu izango baita Donostia.

Guztira, 4.328 danbor eta 10.593 upel erabiliko dituzte jaian parte hartuko duten 16.227 lagunek. Kantinerek, gastatzaileek, heraldoek, fusilariek eta abarrek, denek edukiko dute lekua danborradan.

Aurten 135 elkartetako (1 emakumezkoena, 9 gizonezkoenak eta 125 mistoak) 6.394 emakume eta 9.833 gizon arituko dira danborra jotzen.

Konstituzio Plaza modu berezian apaindu dute aurten, oihal zuri-urdinak erabilita.

Poloniako haurrak eta donostiarrak

Gau biziaren ondotik, eguerdian izango da San Sebastian eguneko beste une gogoangarria. Aurten, Wroclaw (Polonia) hiriko 3.000 ikaslek haur danborradan hartuko dute parte. Izan ere, Donostiarekin batera, Europako Kultur Hiriburu da 2016an Wroclaw.

haur danborrada 2016 tamborrada infantil

Jai-giroan emango du eguna Donostiak. Festa gauerdian bukatuko da, bandera jaitsierarekin. Igoera ekitaldian bezala, Europako ereserkia entzungo da, eta magia ikuskizun batek hartuko du protagonismoa.

Haurren danborrada eta bandera jaitsiera zuzenean jarraitu ahalko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Danborraden bilkura

Bada gehiago. Danbor eta upelak datorren urtera arte gorde beharrean, urtarrilaren 23an berriro aterako dituzte donostiarrek, egun horretan egingo baita Donostia 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusia, eta danborrak Gipuzkoako hiriburuaren ikurretako bat izaki, protagonista izango dira orduan ere.

3.675 lagun hiriko auzoetatik abiatuko dira Kontxako hondartzan batzeko, eta San Sebastian martxa eta beste doinu batzuk interpretatuko dituzte bertan.

Danborradak Azpeitian, Tafallan eta Lakuntzan

Aurtengoa berezia denez, Donostiako danborradak bereganatuko du arreta handiena. Dena dela, Azpeitian, Tafallan eta Lakuntzan (Nafarroa) ere sansebastianak ospatzen dituzte, eta hiruretan egin dituzte danborradak.

1.500 azpeitiarrek parte hartu dute helduen danborradan. Gauerdiko hitzorduaren ostean, eguerdian, 12:30ean, izango da beste hitzordua, haurren danborradarekin.

Iruzkinak