Gizartea -

Donostia

Cristina Iglesias donostiar eskultoreak jasoko du Urrezko Danborra

Artistari hilaren 20an emango diote golardoa, udaletxean egitekoa den ekitaldi batean.

Cristina Iglesias. EiTB
Cristina Iglesias. EiTB
Cristina Iglesias eskultorea, 2016ko Urrezko Danborra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Iglesias eskultore donostiarrak jasoko du aurten Donostiako Urrezko Danborra, Eneko Goia alkateak baieztatu duenez.

Artistari hilaren 20an emango diote golardoa, udaletxean egitekoa den ekitaldi batean.

Iglesiasek ospe handiko hainbat hautagai menperatu ditu bozketan, hala nola Woody Allen zinemagilea, Ricardo Darin aktorea, Richard Oribe igerilari paralinpiarra eta Alicia Amatriain dantzaria.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, golardo honekin artistak egindako "ibilbide luzea" saritu nahi izan dute, hiriko "adierazle artistiko nagusietakoa" baita. Gainera, aurten Donostia Europako Kultur Hiriburua dela gogorarazi du.

"Aurten, kulturari eskainitako 2016 honetan, argi zegoen Iglesiasen tamainako artista batek bere hiriaren aitorpena jaso behar zuela",esan du.

Ibilbidea

Cristina Iglesias Donostian sortu zen, 1956an, eta eskulturen eta grabatuen alorrean egin du ibilbidea.

EHUn Zientzia Kimikoak ikasi zituen, eta nazioartean oihartzun handiena duen euskal artistetako bat da. Horren ildotik, 1999an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen, eta, 2012an, Berlingo Grosse Kunstpreis golardoa.

Besteak beste, Bartzelonan, Londresen eta New Yorken aritu da.

Adituen arabera, Iglesiasek eskulturaren ikuspegia aldatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada 2024 Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 EAE Artea albisteak Kultura Albisteak Donostiako Urrezko Danborra