Publizitatea
Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

2018/12/21

12:12

Euskadi Irratia

Audientzia

525.000 entzule, inoizko daturik onena EiTBko irratientzat, CIESen arabera

EITB

Gaztea irrati musikalen artean liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan.

  • Irratia

    Irratia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTBko irrati taldea (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) oso sendo dago eta inoizko daturik onenak lortu ditu: 525.000 entzule astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, abenduaren 21ean, argitaratu dituen emaitzen arabera.

Irratiak banaka aztertuta, Radio Euskadik 202.000 entzule izan ditu astelehenetik ostiralera, eta Euskadi Irratiak, 142.000 entzule. Bi kasuetan, aurreko urtean lortutako datuak gainditu dituzte.

Gazteak, bere aldetik, 123.000 entzule bereganatu ditu astelehenetik ostiralera, eta irrati musikalen artean liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Berebat, 23.000 lagunek bat egiten dute Radio Vitoriarekin astelehenetik ostiralera, eta 35.000 entzule ditu EiTB Musikak.

1.267.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat, egunero

Telebistari dagokionez, 772.000 ikusle ditu ETBk, CIESek argitaratutako emaitzen arabera. Hartara, EiTB taldeak 1.267.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena