Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkenean

Amets Arzallus eta Ibrahima Balde, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

'Miñan' liburua osatu dute elkarrekin, Baldek Afrikatik Europara egindako bidea ardatz hartuta. Gurean aurkeztuko dute liburua. Bestalde, magazina Bilboko San Franzisko auzotik egingo dugu.

  • Amets Arzallusen artxiboko irudi bat

    Amets Arzallusen artxiboko irudi bat

Miñan izena du Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek ondu duten liburuak. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Arzallusek letraz idatzia. Zehazki, Baldek Afrikatik Europara egindako bidea du ardatz. Susa argitaletxearen eskutik, bihar aurkeztuko dute liburua, Donostian. Aurrez, ‘Faktoria’ saioan izango dira biak, 09:30etik aurrera.

Osteguneko solasaldian, Xabier Riezuk, Pilar Kaltzadak eta Martxelo Otamendik parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk, Bilboko San Franzisko auzotik. Auzoa hobeto ezagutuko dugu, eta hainbat gonbidatu ezagutuko ditugu: 'Pikara' magazineko kideak, Bilboko Udaleko Segurtasun teknikaria, Harrobia lanbide heziketako ikastolako kideak, Gaztaroa Sartu kooperatibako kideak eta La Basu kantaria, zuzenean abesten.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia