Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

AURRESTREINALDIA

'Apaiz Kartzela' filmaren aurrestreinaldia, Euskadi Irratiaren eskutik, ostiralean

EITBMEDIA

"Faktoria" saioak irratsaio berezia egingo du Bilboko egoitzako halletik zuzen-zuzenean eta filmaren protagonistak eta lantaldeko kideak hartuko ditu bertan.

  • 'ApaizKartzela' film dokumentalaren une bat.

    'ApaizKartzela' film dokumentalaren une bat.

Frankismoaren aurka hitz egin zuten apaizen espetxe zigorra oinarri duen Apaiz Kartzela film dokumentala karteldegira iritsiko den egunean, Euskadi Irratiak aurrestreinaldia egingo du EITBren Bilboko egoitzan, goizeko 10:30ean. Aurrez izena eman duten lagunek Multibox aretoan izango den emanaldi bereziaz gozatzeko parada izango dute.

Gainera, goizeko 10:00etatik aurrera, Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioa zuzen-zuzenean arituko da Bilboko egoitzako hallean ezarritako set berezitik. Filmarekin lotutako hainbat gonbidatu izango dituzte goiz osoan zehar, tartean, dokumentalaren zuzendari eta ekoizle Ritxi Lizartza; Xabier Amuriza, Juan Mari Zulaika eta Josu Naberan filmeko protagonistak eta Kote Camacho animazioaren arduraduna.

Gainera, Joserra Senperenak, dokumentalaren soinu bandaren egileak, zuzenean eskainiko ditu hainbat pieza pianoarekin lagunduta.

Euskadi Irratiak gertutik jarraitzen du euskal zinemagintza eta ekoizpen ezberdinen aurrestreinaldiak antolatu izan ditu azken urteotan; besteak beste, Margolaria,  Dantza, Errementari, Handia, Igelak, Amama eta Loreak.