Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Osteguna, apirilak 7

"Faktoria" saio berezia, Bilbotik

EITB Media

San Mamesko metro geltokian jarriko dugun set berezian egingo diogu elkarrizketa Juan Mari Aburto Bilboko alkateari.

  • Bilboko metroko geltoki bateko irudia

    Bilboko metroko geltoki bateko irudia. Argazkia: EFE

Aste Santuaren atari-atarian Bilbotik saio berezia osatuko du "Faktoria"k, hain zuzen ere, egunotan joan-etorrien gune izango den San Mamesko metro geltokitik. Bertan izango den set berezian egingo diogu elkarrizketa Juan Mari Aburto Bilboko alkateari.

Solasaldiaren orduan, Ainhoa Etxaide, Javier Arrieta eta Pilar Kalzada eseriko dira mahaian. Ander Goirigolzarri 'Destino Bilbao'ko ordezkaria eta Aritz Arrizabalaga Basurtuko Ospitaleko kardiologoa ere izango dira set berezi horretan.

Saio berezia Inun kantariak jantziko du musikaz, zuzeneko emankizunean.