Itxi

Amarauna

Abenduak 17

Donostiako Tabakalerari begira egongo da larunbateko 'Amarauna'

G.U.

EiTB

Donostia 2016 ekimeneko itxieran izango gara. Gainera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren berri ere emango dugu.

  • tabakalera

Larunbatean, Donostiako Tabakalera izango da 'Amarauna' saioaren interesgune nagusietako bat. Gainera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalari begira ere izango gara.

Tabakaleran egingo dituzte Donostia 2016ko itxiera ekitaldiak, eta gu ere bertan izango gara. "Bitakora Kaierak" erakusketa, Eginzaleak Azoka, Feministaldia eta Hormek Diote dokumentalaz solas egingo dugu saioan Europako Kultur Hiriburutzako proiektuetako beste horrenbeste protagonistarekin.

Bestalde, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloen aurkezpenaren harira, galesa eta poloniera hitz egiten duten bi euskaldunekin egingo dugu berba. Gainera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri ere emango dugu, 11:00k baino lehenago.

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena