Amarauna
Errepideko Istripuak
Jose Luis Garate: 'Zentzuz jokatu eta drogen eraginpean bazaude ez hartu kotxerik'
EUSKADI IRRATIA
'Azkoititik Elgoibarrera doan errepide zatian 23 urtetan 524 istripu, 189 zauritu eta 23 hildako' izan direla esan du Azpeitiko suhiltzaile parkeko buruak.
-
Jose Luis Garate suhiltzailea. Argazkia: Euskadi Irratia
34:15 min
Jose Luis Garate Azpeitiko suhiltzaile parkeko burua elkarrizketatu dugu gaur Euskadi Irratian. Trafiko istripuetako biktimak oroitzeko egunean hainbat ekitaldi antolatu ditu STOP ISTRIPUAK elkarteak. Mezua da istripu asko sahiestu egin daitezkeela eta agintariek gehiago egin dezaketela lege kontuetan. Istripuen eragile nagusiak zein dira? Gehiegizko abiadura edo abiadura desegokia, segurtasun uhala ez jartzea, haurren aulkitxoak ondo ez lotzea, edanda edo drogen eraginpean gidatzea, kaskorik ez eramatea, errepidearen azpiegitura eskasak, ibilgailuaren egoera txarra…
Munduan milioi eta laurden pertsona hiltzen dira urtean trafiko istripuetan. Gainera, hildakoen %90 herrialde pobreenetakoak dira. Ibilgailu kopuruaren erdia matrikulatu ere egin gabe dauden herrialdeetakoak. istripu hauek 15 urtetik 29 urtera bitarteko gazteen heriotzaren kausa nagusia dira. Eta hildakoen erdiak motogidariak, txirrindulariak eta oinezkoak.
Euskal Herriari begira trafiko zuzendaritzatik hartutako datuen arabera (azaroaren 16an eguneratuta).
Trafiko istripuz hildako pertsonen kopuruak:
2017 an Hego Euskal Herrian 37 hildako. 2018an momentuz, azaroaren 16 arte, 56 hildako. Nabarmen gora egin du zenbakiak.
Zehazki, Ipar Euskal Herriko daturik ez baina Pirineo Atlantikoetako departamentukoak dira hauek: 2017an 31 lagun hil ziren eta 2018an azaroaren 4 arte, 20 hildako Pirineo Atlantikoko errepideetan.
Istripu bat gertatzen denean, larrialdi zerbitzuen sistema bat aktibatzen da, martxan jartzen dira anbulantziak eta artatze zerbitzuak, eta baita erreskate zerbitzuak ere, suhiltzaileak kasu. 'Amarauna' saioan izan da Jose Luis Garate Azpeitiko suhiltzaileen parkeko burua. Eta harekin batera Garazi Iriondo Stop Istripuak elkarteko bide hezitzailea.