Itxi

Amarauna

Gaztezulo 200 ale

'Gaztezulo' aldizkariak 18 urte eta 200 ale

2000ko urriaren 6an argitaratu zen lehen alea, Fermin Muguraren argazkia azalean. 2019ko azaroan Altsasuko gurasoen argazkia dator azalean. Irakurleek erabaki dute azala haiei eskaintzea.

  • 20:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaztezulo aldizkariak 18 urte bete ditu aurten. Hil honetan argitaratu dute 200. alea. Ale honetako azalean Altsasuko gurasoak ageri dira irakurleek hala nahi izan dutelako. Gaizka Izagirre Gaztezulo-ren zuzendaria 'Amarauna'n izan dugu.

2000. urteko urriaren 6an argitaratu zen lehen alea. Gaztetxulo Euskal Herriko Gazteen hilabetekaria jartzen du goian eta azalean Fermin Muguruza ageri da zutik, 'Dub Manifesten' garaia zen.  Prezioa 300 pezeta. 12 libera.

Hasiera batean aldizkaria Gaztetxulo zen. Donostiako Bagera euskara elkarteak bazuen Irutxulo izeneko aldizkaria eta haren babesean sortu zen proiektua. Kontzeptu eta hitz ausartak ekarri zituen gazteen eskuetara: SeuXkalerria, musika, sexua, drogak…