Itxi

Amarauna

Durangoko Azoka, balorazioa

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak Durangoko azokaren balorazioa

Durangoko Azokaren 53. Edizioaren balorazioa egin du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak. DA! ASKO DIRA lemarekin egin da aurtengoa. Ia 250 estan, 400 nobedade baino gehiago, 200 ekitaldi...

  • 26:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangoko Azokaren 53. 3dizioaren lehen balorazioa egin du 'Amarauna' saioan Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak. DA! ASKO DIRA lemarekin egin da aurtengoa. Ostegunean ikasleen egunarekin hasi eta igandean itxi arte. Ia 250 estan ekarri ditu aurtengo azokak, horietan 400 nobedade baino gehiago, 200 ekitaldi azokako guneetan. Eta horiek ikustera, entzutera, irakurtzera…. Jendetza. Hilada luzeak, idazleak sinadurak egiten ari ziren bitartean, edo Goazeneko aktoreak agurtzeko ipinitako gunean…

Aurten ikusmin handia eragin du azokak lehen aldiz emandako SORMEN BEKArekin. Euskaraz egingo duten lehen rol jokoak jaso du beka. ETZI PORTU MARITIMOA taldeak sortutako jokoak. Literatura fantastikoa eta jolas kolektiboaren arteko mugan...