Amarauna
Joxean Artzeri omenaldia
Artzeren obratik abiatutako kontzertu bereziak Bilbon eta Donostian
Artzeren txoriaren arrastoari segika kontzertu berezia: Amorante, Bashoan, Ibon RG eta Akauzazte. Bigarren emanaldia Donostiako Dabadaban urtarrilaren 26an.
-
15:44 min
Urtebete da Joxean Artze hil zela, Usurbilgo poeta eta txalapartari ezaguna. Gipuzkoako Foru Aldundiak Artzeren obra eta materialak eskuratu ditu bere artxiboan jasota herritarren eskura egon daitezen. Haren artxibo pertsonala eta laneko paperak eskuetan izateak, Artzeren jarduera intelektuala eta lan metodo berezia ulertzen lagunduko duelakoan.
Mikel Laboa katedrak ere Joxean Artze izeneko beka bat sortuko du. Aldundiak jakinarazi du, astearte arratsaldean omenaldia egingo diotela Artzeri. Joxean Artzek utzitako arrastoari tiraka, aste honetan oso kontzertu berezi bat egin da Bilboko Kafe Antzokian, Izar&Star zikloan. Bertan lau artistak edo taldek saio berezi bat eskaini dute Artze oinarri edo abiapuntu hartuta: Amorante bezala ezagutzen den Iban Urizar; Bashoan, Joseba Irazoki eta Beñat Axiarirekin; Ibon RG eta Azkoitiko Akauzazte taldea: Iker Arrazola, Joxe Larrañaga eta Roge Astigarraga. Bilbokoaz gain beste emanaldi bat ere eskainiko dute, urtarrilaren 26an Donostiako Dabadaban.