Itxi

Amarauna

Notizien pelikulak begano

Netflix beganismoa sustatzen ari al da?

Antiespezismoaz eta beganismoaz ari diren filma eta dokumentalak aztergai notizien pelikulak sailean Mikel Yarza eta Iñigo Arratibelekin. Behien konspirazioa, txerri etxaldeetako basakeriak eta beste.

  • Lorez betetako hanburgesa baten irudia

    Lorez betetako hanburgesa bat

    12:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bon Joon Ho zinemagile hegokorearraren Okja da Netflixen film seinalatuetako bat. Canneko jaialdian Sail Ofizialean lehiatu zen 2017an. Haur eta txerri erraldoi baten arteko laguntasuna kontatzen digu. Biak etxaldean lasai ederrean bizi dira baina bizitza erabat aldatuko die New Yorkeko mutinazional baten etorrerak, txerria haragitarako nahiko du eta. Animalien Askapenerako Fronteko aktibistak haren defentsan hasiko dira eta hamar urteko umearen begiradaz kontatzen du filmak hiltegietako eta laborategiko animalien sufrimentua. Filma hau ikusi ostean animalietatik eratorritako elikagaiak jateari utzi diotela aitortu dute askok eta erabakigarria izan dela bizi ohiturak aldatzean izan duen eragina.

Oiloen ihesa kontatzen duen Chicken run, Le planete sauvage 73eko hamarkadako animazioko film futurista ere ekarri dute Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek 'Amarauna' saiora.  Ygam izeneko planetn bizi diren humanoideak dira protagonista filmean. Draag humanoideek gizakiak dituzte maskota eta lotuta ibiltzen dituzte. 

Etorkizunera eraman gaitu 1996ko La vie verte filmak ere. Sei milagarren urtean kokatzen gaitu istorioak. Planeta utopiko batean kokatuta dago. Bertan ez da dirurik, ezta espezieen arteko hierarkiarik ere.