Itxi

Amarauna

Paul Urkijo

"Euskaraz izan arren `Irati´k interes handia piztu du nazioarteko merkatuan"

Cannesko zinemaldiko "Marché du Film" azoka digitalean hartu du parte Paul Urkijo zuzendariak bere bigarren film luzea izango denarekin.

  • "Irati" izango du izena Urkijoren bigarren film luzeak.

    "Irati" izango du izena Urkijoren bigarren film luzeak.

    13:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Paul Urkijo zinema-zuzendariak Irati filmaren ekoizpena finantzatzeko diru iturriak lortu eta nazioartean zabaltzeko bidea egiteko hitzordu garrantzitsua da Canneskoa. Aurtengoa azoka digitala izan da.

Bere bigarren film luzean VIII. mendera eraman nahi gaitu Urkijok. Carlomagnok Orreagako guduan galdu zuen altxorraren bila dabiltzan soldadu kristau musulmanak ikusiko ditugu Pirinioetako basoetan. Haien bidean, "Irati" izeneko neska misteriotsu batek gidatuko ditu.

Bestalde, "Dar Dar" film laburra ia prest du zuzendari arabarrak udazkeneko jaialdietan aurkezteko. Zuri beltzean egina, mutua, beldurrezko film bihurtu du Barandiaranen ipuina. "Oso kabroia" izan dela aitortu digu zinegileak.