Itxi

Amarauna

Zinema

"Sutan", Naia Arantzamendiren lehen film laburra: "Gehiago kontatu nahi dut irudi bidez, hitzez baino"

Unai Urreaga | EITb Media

Lehendabiziko aldia du kamera atzean zuzentzen ondarroarrak. Zinea.eus agerkari digitalak antolatutako gidoi lehiaketa irabazi zuen 2020an eta hura filmatzen ari dira egunotan.

  • "Sutan" film laburraren kartela

    "Sutan" film laburraren kartela

    17:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gerretan umeek jasaten duten bortizkeriaren testigantza" izan nahi du Sutan-ek. 1813.-urtean Donostiak jasandako setioa hartu du oinarri Naia Arantzamendik.

Juana, 10 urteko neskatoa da protagonista. Logela bateko armairua bilakatu du gordeleku, eta bere bila dabiltza bi soldadu. Ikusleek Juanarekin batera sentitzea nahi du Arantzamendik. Horretarako lan bisuala eta iradokitzailea izatea bilatu du, elkarrizketa gutxirekin.

Juanaren papera Naroa Miguelek egiten du. Eta soldaduena, berriz, Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak. Zuzendariarekin eta hiru aktoreekin hitz egin dugu.

Zuzendariak ez zuen imajinatzen lehendabiziko esperientzia halakoa izango zenik. "Kriston ekipo teknikoa daukat eta oso pozik nago, ia emaitzak ere nire sentsazioekin bat egiten duen". Maluta Films ekoiztetxearen babesa du atzetik.