Itxi

Amarauna

HUDALTZAINAK

Hudaltzainak: "Hertzainaken abestien bertsioekin kontzertu bat egin genuen, eta hori izango da bakarra"

Eriz Zapirain | EITb Media

Aretxabaletako andramaixetan kontzertu sonatua eman zuen Hudaltzainak taldeak abuztuan. Hertzainaken 14 abesti landu, eta bi hilabetez entseatu ostean, jendaurrean eskaini zituzten 14 bertsioak herriko jaietan.

  • Hudaltzainak taldea.

    Hudaltzainak taldea.

    23:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datorren asteburuan Hertzainak taldeak BECen eskainiko dituen kontzertuen aurretik, euren zale diren Hudaltzainak elkarrizketatu ditugu Amaraunan. Bederatzi kideko talde berezi honek kontzertua eskaini zuen abuztuan Aretxabaletan, eta taldeko hiru kide hurbildu dira Euskadi Irratiko Gasteizko estudiora: Josu Irure, Irene Ruiz de Austri eta Beñat Abasolo. BEC!era joateko asmoa dute, jakina, baina euren udako proiektu hura bere hartan geratuko dela diote, ez dutela berriro errepikatzeko asmorik.