Arratsean
Kazetaritzaz,memoriaz,egiaz...
Egunkariaren itxiera antzezlan bihurtua, Sisiforen paperak
Harkaitz Canok idatzi du 'Sisiforen paperak', oinarrian Euskaldunon egunkariaren itxiera duen antzezlana.
-
Antton Olariaga ere Arratsean. Ilustrazio hau gaur estreinatu dugu. Eskerrik asko, Antton!
54:45 min
Sisiforen paperak da Tanttakaren antzezlan berria. Egunkariaren itxiera du oinarrian, eta ari da kazetaritzaz, memoriako orbanez, egiaz, elkarrizketez eta galdeketez.
Dozena bat aktore oholtzan Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, Harkaitz Canok idatzitako hitzez. Idazlearen ikuspegitik ezagutu dugu.