Baipasa
On Ekin
Azenarioa erabilita madalenak, entsalada eta zizka-mizkak nola egin ikasi dugu
On Ekin zentroko Andrea Larreak azenarioaren bertuteez hitz egin digu, eta hiru errezeta erakargarri proposatu dizkigu.
-
Azenarioak
10:24 min
Askotan entzun dugu azenarioak laguntzen duela ikusmena hobetzen. Egia al da hori? On Ekin nutrizioa zentroko Andrea Larreak "Baipasa"n azaldu digunez, A bitamina edo b-karotenoak nutriente egoki bat izan daitezke ikusmena zaintzeko, eta batez ere kolore biziko barazkietan aurkituko dugu: azenarioa, piper gorria, kalabaza, melokotoia... Baina askotan esaten dugun moduan hau ez da gauza isolatu bat bezala hartu behar, patroi osoa eta bizi estiloa zaindu behar dira.
Aholku hauek eman dizkigu ikusmena zaintzeko: elikadura ohitura osasungarriekin, zeinetan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzen den, arrainaren kontsumoa sustatuz eta bizi ohitura osasungarriek lagundu ahal dutela gure ikusmena zaintzen, batez ere, osasuna ere alderdi guztietan landuko dugulako horrela. Zehatzago lantzeko honako ebidentzia hauek aurkitu dira:
-Arrain urdina astean 2x hartzeak omega 3 eta DHA (frogatuta dago azken honek ikusmena mantentzen lagundu ahal duela) iturri delako: adibidez, izokina, atuna, sardinak... gehituz gure elikaduran.
-Riboflavina edo B2 bitamina ere lotu da ikusmenarekin, adibidez esneki, arrautza, hosto berdeko barazki, lekale, intxaur edo haragian aurkitu ahal dugu
-Horrek guztiak, gainera, gainpisua, diabetesa, kolesterola edo hipertentsioa prebenitzen laguntzen du eta horrek ikusmenean, adibidez, kataraten agerpena ere atzeratu dezake.
Errezetak:
Azenario madalenak.
Azenario birrindua duen entsalada.
Azenario makiltxoak hummus-arekin.