Itxi

Baipasa

Akustikoa

Hitz eta konposizio propioz busti dizkigu uhinak Intza Unanuek

Esther Murelaga | EITB Media

Gitarra eskuartean eta Aritz Pardina alboan duela hiru abesti propio eskaini dizkigu zuzen-zuzenean Intza Unanue oriotarrak

  • Intza Unanue Aritz Pardinarekin Blaipasa saioan akustikoa eskaintzen.

    Intza Unanue Aritz Pardinarekin Blaipasa saioan akustikoa eskaintzen.

    27:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Intza Unanue oriotarrak bere hitz eta konposizio propioz bete eta busti dizkigu 'Blaipasako' uhinak. Unanue haurra zenean hasi zen musika munduan eta ordutik bide luzea egin du; kantagintzan hasi zen Olatz Zugasti musikariarekin eta Benito Lertxundiren taldean ibili da urte luzez.

Blaipasara Aritz Pardina eta bere gitarra alboan zituela etorri da Intza Unanue akustikoa eskaintzera eta bere hiru kanta abestu dizkigu zuzen-zuzenean: "Akuamarina", "Bakardadean" eta "Urria".