Baipasa
Elkarrizketa
Dudik-P: "Momentua aprobetxatzen eta disfrutatzen ari gara"
Esther Murelaga | EITb Media
Dudik-P musika taldea sortu zuten orain dela 3 urte Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako 6 emakumek eta 'Blaipasa' saioan izan ditugu taldeko kide diren Mertxe Mendizabal eta Maialen Mujika.
-
Pilu Garmendia, Mertxe Mendizabal eta Maialen Mujika Dudik-P taldeko kideak
26:41 min
Hiru urte eta erdi pasatu dira Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako 6 emakumek DUDIK-P musika taldea sortu zutenetik, eta ordutik Euskal Herriko plaza, taberna eta terraza askotan eskaini dituzte kontzertuak, eta aurrera begira, irailaren 18an Gironan igoko dira oholtza gainera.
Momentuz ez dute abesti propiorik eta diska bat argitaratzea ideia ere urruti ikusten dute, baina bertsioak abesterako orduan ez dira ezerekin beldurtzen, euskaraz, gazteleraz, ingelesez zein italieraz abesten dute.
50 urtetik gorako emakumeak dira DUDIK-P musika taldea osatzen dutenak eta 'momebtua aprobetxatzen eta disfrutatzen ari gara' adierazi dute 'Blaipasa' saiora etorri diren Maialen Mujikak eta Mertxe Mendizabalek.