Itxi

Baipasa

Gure Haria

Memoria, galdu nahi ez ditugun oroitzapenak

Itziar Alduntzin | EITB Media

Zuen oroitzapenak eskatu dizkizuegu. Ahaztu nahiko ez zenituzketenak. Memoria galtzea da Alzheimerraren ondorioetako bat. Memorian eta gaitzaren inguruan hitz egin dugu.

  • Memoria: Gaurko gure haria Baipasan.

    Memoria: Gaurko gure haria Baipasan.

    36:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria galdu zuen Maria Jesus Garinen amak. Alzheimerrak jota egon zen urte askoan. Ez zituen aspaldiko oroitzapenak galdu, ordea, egunerokoak baizik.  20 urtez zaindu zuen berak. Maria Jesusek gurekin oroitu ditu orain dela 25 urte bere ama zaintzen pasa zituen urteak.

Markel Erburua Iriarte Basurtuko Neurologoari oso oinarrizko galderak egin dizkiogu gaitzaren inguruan. Zer dakigun eta ze ikerketa diren orain garrantzitsuenak galdetu diogu.

Miren Agur Meabe idazlearekin memoriaz ikuspuntu literariotik hitz egin dugu.

Miren Arantzeta hizkuntzalari klinikoa memoria babesten duen ezaugarri batez aritu zaigu, Euskal Herrian askok dugun ezaugarri bat dena, gainera: Elebitasuna.

Haiekin guztiekin eta zuekin ere memoriaz lasai aritu gara. Gure oroitzapen batzuk konpartitu ditugu  eta zuek bueltan ahaztu nahi ez dituzuenak kontatu dizkiguzue.

Aurten EITB Maratoia Alzheimerraren ikerketaren aldekoa izanen da eta guk gure hondar-alea jarri nahi izan dugu gai delikatu hau ahal izan dugun bezain ongi jorratuz.