Baipasa
Kazetarien tertulia
Ukrainako gerran bizitakoa kontatu digu Ane Irazabalek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Kievetik bueltan, Ane Irazabalek han bizitakoaz hausnartu du Amaia Uriberekin eta Arantxi Padillarekin batera.
-
Ane Irazabal Kieven
41:03 min
Ukrainatik Berlinera itzuli berria da Ane Irazabal, eta han bizitakoaz hausnarketa egin du "Baipasa" saioko Kazetarien tertulia-n, Arantxi Padillarekin eta Amaia Uriberekin batera. Haurdun joan zen hara, bost hilabeteko, eta ez zuen espero gerra lehertuko zenik. "Sentimendu pot-purri" bat duela aitortu du. Bizipen gogorrak, sentsazio nahasiak eta une intentsoak izan ditu Kieven Irazabalek, eta handik ateratzeko izan dituen zailtasunen berri ere eman digu.