Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Ez dugu ulertzen, baina gustuko dugu

ALOÑA BERAZA | EITB Media

Den dena ulertu behar al dugu? Zer da ulertzea? Ulertu gabe ere, badira gustagarri egiten zaizkigun hainbat kontu: arte plastikoak, musika edota hizkuntzak.

  • Zer gertatzen da gure garunean gustuko duguna begien aurrean ikusten dugunean?

    Zer gertatzen da gure garunean gustuko duguna begien aurrean ikusten dugunean?

    39:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egoera guztiak arrazionalki ulertzeko beharra sentitzen dugu etengabe, kontrolpean izateko beharra. Ulertu ezean, badirudi askotan deseroso ere sentitzen garela, egoerak alde egingo baligu bezala. Hala ere, nahiz eta ulertu ez, gustoko ditugunak ere badira. Arte plastikoen kasuan, "ez dagoela zer ulertua" azaldu digu Damaris Pan artistak eta EHUko Arte Ederretako irakasleak. Sarri entzun behar izaten du "zer esan nahi duzu artelan honekin" esaldia, eta aitortu du amorrazioa ere sentitzen duela. Obrak arrazionalki ulertzeko behar hori sentitzen dute ikusle askok, eta ulermenaren kontzeptua irauli behar dela dio.

Artea zentzu zabalean ulertuta gertatzen da hori, musikaren diziplinan ere gertatzen baita, esate baterako. Paula Olaz konposatzailearen eskutik hiru adibide aztertu ditugu,  kantuak dioena ulertu gabe ere abestia gustagarria izan daitekeelako. Gustuan eragiten duten ezaugarrien artean dira musikaren tonua, erritmoa, edota itsasgarritasuna.

Hizkuntzaren koloreari buruz aritu da, aldiz, Beatriz Fernandez hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea. Sinestesia efektutik hasita, hizkuntzen ezaugarrietan barna aritu gara.

Jakina da norberaren gustuak aldakorrak direla oso, adinaren arabera ere bai. Ane Minguez-Olaondo neurologoak azaldu digu zerk egiten duen zerbait gustagarri, eta zer gertatzen den begien aurrean gustuko dugun zerbait topatzen dugunean. Kanpotik jasotzen ditugun estimulu edo sentsazioak garunean nola prozesatzen diren kontatu digu, bertan zuzenean eragiten baitute haurtzaroko bizipenek edota hormonek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz