Itxi

Baipasa

Gure haria

Domino efektua

Tere Beloki | EITb media

Ba al dakizue aurtengo neguan inoiz baino pijama eta bata gehiago saldu direla argindarraren prezioaren igoeraren ondorioz?

  • Dominu efektua

    Dominu efektua

    34:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Donostiako Amara Berriko auzoko mertzeria batean, Olatz kinkildegian, jakin dugu aurtengo neguan inoiz baino pijama eta bata gehiago saldu direla argindarraren prezioaren igoeraren ondorioz.

Domino efektuak ze soka izan dezaken pentsati jarri gara "Baipasa"n eta Martxel Rodriguez fisikariari eskatu dizkiogu domino efektuari buruzko azalpen fisikoak. Dantzaria ere badenez Martxel, gorputzeko mugimenduen artean sortzen den domino efektuaz ere aritu gara berarekin.

Emozioen Domino jokoa argitaratu zuen iaz Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak haur hezkuntzako neska mutikoentzat eta mahai joko honen aitzakian emozioez eta emozioen arteko domino efektuaz egin diogu galdera Amaia Ayerra argitaletxeko kideari.

Eta jakina, hari hau ez dugu eten nahi izan kubatar batekin hitz egin gabe. Izan ere, mahai-joko nazionala da dominoa Kuban. Edozein toki eta edozein momentu dominoan aproposa izaten dela baieztatu digu Dana Moyak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia