Baipasa
Gure Haria
Fuksia da udaberri honetako kolorea
Itziar Alduntzin | EiTb Media
Udaberria koloretsua dela esan ohi da, eta guk lau kolore jarri dizkiogu.
-
Fuksia
39:13 min
Udaberri arratsalde ilun samarra atera da gaurko apirilaren 28a, baina, hala eta guztiz ere, koloreak atera dizkiogu: Fuksia, gorria, horia eta grisa.
Fucsia izena duen landareaz hizketan hasi dugu gaurko haria. "Erreginaren zintzilikarioak" ezizenez ezagutzen dugun landarea, garai batean asko jartzen zen gurean eta orain gero eta gutxiago ikusten da. Mikel Baztan lorezaina eta Ahora Clima-Orain Klima enpresako zuzendariak eman dizkigu landare hau berreskuratzeko arrazoiak.
Gorria da Arrastateko Kulturola kultur etxea eta bertara joan gara. Bertako alkateak, Maria Ubarretxenak, Aloña Beraza lankideari erakutsi dio hain gorria den eraikina.
Pakita Studioa, aldiz, horia da, Hernanin dago, Uxue Bereziartua artistaren gunea da. Unai Iradi lankidea izan da berekin eta bertatik aritu zaig Berexiart-ez Uxue.
Grisaz hitz egin dugu azkenik. Lorpen, euskal galtzerdi-etxe nazioartekoenaren oinarrizko kolorea da. Fabrika Etxalarren dute, Lorpenland deitzen diote, eta bertatik mundu osora zabaldu dira. Hauen kolorea aukeratzen duen pertsonarekin hitz egin dugu: Miren Olaetxea. Lorpen-eko produktu arduradunak azaldu digu zergatik diren mendiko galtzerdi famatuok grisak.