Itxi

Albisteak

Errefuxiatuak Europan

"Ez da errefuxiatuen krisia, Europako politikena baizik"

Hungariako erreferendumaren biharamunean, errefuxiatuek Europan bizi duten egoeraz, Ane Irazabal kazetaria, Anaitze Agirre (Sos Arrazakeria) eta Ainhoa Garagalza (CEAR).

  • Hungaria

    Hungaria erreferenduma

    22:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Faktoria' saioan, Hungariara jo dugu. Ziurgabetasuna da nagusi bertan. Europako Batasunak Hungariari ezarritako errefuxiatuen banaketa onartzen duten ala ez galdetu zaie herritarrei.

Hamar herritarretik lau bakarrik joan dira botoa ematera, baina joan direnen artean, ia denek ezetz esan dute.

Hungariako giroaz, Europan gertatzen ari denaz eta gure artean bizi diren errefuxiatuei buruz aritu dira Ane Irazabal kazetaria, Anaitze Agirre (Sos Arrazakeria) eta Ainhoa Garagalza (CEAR).