Itxi

Faktoria

Museoa, Getxon

Kalimotxoa, museoko pieza

Algortako portu zaharrean ireki nahi dute Kalimotxoaren Museoa, ustez, edari hau sortu zen eraikin berean. Iñaki de la Torre izan dugu 'Faktorian', bera da museoaren sustatzaileetako bat.

  • 5:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

1972an sortu omen zen kalimotxoa, Algortako portu zaharreko Etxetxu eraikinean. Antzara taldekoek txosna bat jarri zuten urte hartako jaietan; 2.000 litro ardo zeuzkaten plastikozko botiletan gordeta, eta egin zuen bero zapak ardo guztia hondatu zuen. Litro haiei guztiei irtenbidea eman nahian, kola edariarekin nahastu zuten, eta izugarrizko arrakasta lortu.

Orain, 35 urte beranduago, Kalimotxoaren museoa zabaltzeko proiektua eskuartean dute bi ekintzailek. Gauzak nahi baino mantsoago doazen arren, espero duten datorren urterako museoa inauguratu ahal izatea. Gainera, historia handiko etxean izango du egoitza, Getxoko Udala eta arrantzaleen kofradia ere egon baitziren eraikin berean. Iñaki de la Torre izan dugu 'Faktorian', bera da museoaren sustatzaileetako bat.

zaileetako bat.