Itxi

Faktoria

Iñaki Gomez

'Errenterian paseoan zebilela hil zuen Guardia Zibilak gure aitona'

Rafael Gomez izan zen 1997ko amnistiaren aldeko aste odoltsuan hil zituzten 7 lagunetako bat. Etxean, 'gorrotorik ez' lelopean hazi dituzte halere: 'Emozionalki aukera inteligenteena da', dio bilobak.

  • 11:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pasaiako portuko langilea zuen Iñakik aitona. ANVko ordezkaria errepublikan eta ELAko kidea. Frankismoan heriotza zigorrera kondenatuta egon zen kartzelan, baina aske utzi zuten, eta erbesteratuta bizi izan zen Suitzan, harik eta 68 urterekin Errenteriara itzuli zen arte. Handik hamar urtera, paseoan zebilela, Guardia Zibilaren tiro batek jo zuen. Aministiaren aldeko astea deituta zegoen Euskal Herri osoan, eta errepresioa bortitza izan zen segurtasun indarren partetik. Zazpi lagun hil ziren aste horretan, horietatik hiru, Errenterian. Lehenengoa, Rafael Gomez Jauregi. 'Faktoria'n gogoratu du gertatutakoa Iñaki Gomezek.

Hamalau urte zituen Iñaki bilobak orduan. Gogoratzen du nola itzuli zen aita ospitaletik, eta aitona hilda zegoela esan zien. Baina, batez ere, gerora etxean jaso zuten giroa geratu zaio betirako gordea: "Guk zortea izan dugu. Emozionalki gure etxean jaso dugu 'gorrotorik ez' leloa" Aukera onena da, emozionalki inteligenteena", esan du.

Gomez Jauregi familia Polizi Gehigekerien Biktimen zerrendan dago, eta eskertu dute Eusko Jaurlaritzak (Idoia Mendiak eta Iñigo Urkulluren gobernuak) eta Julen Mendoza Errenteriako alkateak egindako lanaren errekonozimendua.

rekonozimendua.