Itxi

Faktoria

Emakumeak Behobian

Alazne Mujika azkoitiarra erbi lanetan arituko da Behobian igandean

Lehenengoz 4 emakumek erbi lana egingo dute Behobia-Donostia lasterketan. Ardura sentitzen duela dio, baina bereziki ikaragarrizko poza. Ordu bete eta 40 minutuko denbora markatuko du igandean.

  • 5:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igandean 31.000 korrikalarik hartuko dute parte Behobia-Donostia lasterketaren 53. edizioan. Lehenengoz erbi-lana egiten duten 21 korrikalarien artean 4 emakume egongo dira. Alazne Mujika azkoitiarra euretako bat izango da. 7 aldiz hartu du parte Behobian eta aurten ardura handiagoa sentitzen badu ere, bereziki poztasun handiz bizi du igandeko erronka.

Erbiek denbora zehatz bat markatzen dute lasterketa osoan zehar, erritmoa zehatz bat mantentzen dute, euren atzean doazenak erreferentzia bat izan dezaten, Alazne Mujikaren kasuan, azkoitiarrak, ordu bete eta 40 minutuko lana markatuko du.