Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto

'Baloreak eta pertsonak dira Bilboren erronka nagusiak'

'The urbanism Awards 2018' saria jaso du Bizkaiko hiriburuko alkateak bart Londresen, eta zoriontzeko deitu diogu.

  • Juan Mari Aburto

    Juan Mari Aburto. Argazkia: EiTB

    2:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk onena. 'The urbanism Awards 2018' saria eman diote bart Londresen, eta Juan Mari Aburto alkateari deitu diogu 'Faktoria'n bertara, zorionak emateko.

Aburtok nabarmendu du saria bilbotar guztiena dela, eta jendeak bere sentitzea gustatuko litzaiokeela. Hiriko zerbitzuak, kultura, bizi kalitatea, ongizatea, iraunkortasuna eta ingurumenari erreparatuta etorri da aitortza, eta, bera, Bilbo bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko oso ederra dela azpimarratu du.

Beste faktore bat aipatu nahi izan du, batik bat: 'Bilbok etorkizuna dauka'. Izan ere, alkateak esan du hirigintza aldaketa ez dela amaitu, eta datozen urteetarako erronkak direla Zorrozaurre eta Abiadura Handiko Trena, baina 'Bilbao Baloreen Proiektua' aipatu nahi izan du, pertsonak eta baloreak jotzen baititu erronka nagusi. Horregatik, lana, etxebizitza, ongizatea eta gizarte kohesioa dira, alkatearen hitzetan, kontuan hartu beharreko esparruak.