Itxi

Faktoria

Udaltzainen arreta greba

'Ez dago isunen biderkatzea justifikatzen duen arrazoirik'

Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak, herritarren defendatzaileak, azaldu digu administrazioak duen zigortzeko ahalmena helburu diferente baterako erabiltzen denean, botere desbideraketa dela.

  • 11:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko udaltzainak egiten ari diren zorroztasun greba bolo-bolo dabil. Euren lan baldintza kaskarrak salatzeko, normalean baino zorrotzago begiratzen ari dira herritarren jokabidea. 1.200 isun jarri zituzten aurreko astean, normalean, astean, 200 jartzen dituztenean. Besteak beste, oinezkoei semaforoa gorri pasatzeagatik 200 euroko isuna edo bizikletaz kontrako norabidean ibilbidean joateagatik, 500 eurokoa. Martin Gartziandia herritzarren defendatzaileak Udalari eskatu dio isun horiek ez tramitatzeko, eta Udalak erantzun du hori ezinezkoa dela. 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu.

Konstituzioaren arabera, poliziek ez dute greba eskubiderik, beste langileek bezala. Poliziak greba eginez gero, eta grebak jarraipen handia izanez gero, gizarte segurtasuna kolokan jarriko litzatekeelako. Horrek ez du esan nahi, dio Gartziandiak, Udaltzaingoak, kasu honetan, presiorako biderik ez duenik. Talde ugariak izaten dira udaltzaingoa bezalako kidegoak, administrazioaren egituran, alegia, pisu handia dute, orohar. Beraz, horrek ez du esan nahi beste biderik ez dutenik, gehitu du Gasteizko Sindikoak.

Eta presioa egiteko beste bide horien artean, arretazko greba sartzen da? 1977an, greba eskubidea erregulatzen duen errege dekretua onartu zen. Dekretuak arretazko greba eskubidearen abusutzat hartzen du 7. artikuluan. Beraz, legearen arabera ez da bidezkoa.

Herritarren defendatzaile den neurrian, administrazioak zigortzeko ahalmenaz egiten duen erabilera aztertu behar dela gaineratu du Gartziandiak: "Zigortzeko ahalmen horrek baldintza batzuk ditu eta helburu batzuetara begira egiten da. Botere hori helburu diferente baterako erabiltzen denean, horri legeak botere desbideraketa esaten dio eta ez da zilegia". Adminstrazioak zorrotz, objektibotasunez eta proportzionaltasunez jokatu behar duela gogoratu du. Gasteizen, egunotan udaltzaingoa "ez da objektibotasunez jokatzen ari eta horrek ondorioak izango ditu. Ez dago isunen biderkatzea justifikatzen duen arraziorik eta Udalari eskatu behar zaio zerbait egin dezan", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena