Itxi

Faktoria

EiTB Maratoia

'Iktusaren ondorioz, alargun birtuala naiz'

Osteguneko EiTB Maratoiaren atariko, iktusaren aurpegi gehiago erakusten jarraitu dugu. Iktusa izan duten bi pertsonaren emazteekin hitz egin dugu.

  • 23:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostegun honetan, 'In>ictus: iker dezagun iktusa' lelopean egingo du EiTBk urteroko maratoia. Egun handiaren atariko, iktusaren aurpegi gehiago erakusten jarraitu dugu, eta 'Faktoria'n, ikstusa izan duten bi pertsonaren emazteak elkarrizketatu ditugu.

Iñakik duela 9 urte izan zuen. Hasieran, ongi gelditu zen, baina erietxean zela, zenbait egunen buruan, beste bat izan zuen, askoz ere gogorragoa, eta hilzorian gelditu zen. Ez zioten ebakuntzarik egin, eta 4 hilabete egin zituen ospitalean, errehabilitazioan. Igone Garaigordobil emazteak esan du orduan ez zegoela informazio askorik, eta galduta sentitu zela.

Are informazio gutxiago zegoen duela 20 urte, Imanolek iktusa izan zuenean. Begoña Olaiz emazteak kontatu digu erietxean zela, arritmia txiki bat zuenez, proba bat egiteko zain zegoelako, eta hantxe eman ziola. Berari ere ezin izan zioten ebakunztarik egin. 'Oso gaizki zegoen; dena ahaztu zitzaion, ez zen jateko gauza... ez zen ezertarako gauza', esan digu emazteak. 10 urteren buruan jakin zuen Olaizek Donostian zentro bat dagoela iktusa izan dutenak artatzeko, eta hantxe asko lagundu diote.

Begoñak azpimarratu du 'bizitza goitik behera' aldatu zitzaiola egun hartan. 'Bakardade izugarria' sentitzen duela dio: 'lehengotik, ez da ezer'. Igonek 'alargun bitual'tzat du bere burua: 'Nire senarra joan da, eta orain beste pertsona bat daukat; bera hor dago, baina ez da bera'.