Itxi

Faktoria

Agus Hernan

'Kontuan hartzen dugu biktima elkarteek ontzat ematen dutela mugimendua'

Presoen hurbilketa "ebazpen epean" dagoela, EPPKren gaurko agiria prozesu horren baitakoa dela eta ETAren agiri "argi, kritiko eta eraikitzailea" espero duela azaldu du foro sozialeko bozeramaileak.

  • 7:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Presoek minaren aitortza egiteko agertu zuten prestatutasunaren baitan kokatzen du Agus Hernan Gizarte Foroko bozeramaileak, 'Faktoria'n esan digunez eta aurreikusitako prozesu baten baitan ulertu beharra dagoela gaur EPPKek kaleratu duen agiria. Inportantetzat jo ditu, baita ere, biktimen elkarteek Parisko Justizia ministerioan izan dituzten bileren ondoren egin dituzten adierazpenak: "Kontutan hartzen dugu biktima elkarteek ontzat ematen dituztela  mugimenduak", azpimarratu du, eta, horrek, Espainiako kartzeletan dauden presoen hurbilkerarako aukera bat zabaltzen duela.

Prozesu horren baitan egingo du gaur Foro Sozialak iheslari eta deportatuen egoerari irtenbidea emateko proposamenak aztertu eta bilduko dituen jardunaldia eta, mugimendu esanguratsuak espero ditu, baita ere, hemendik aurrera.  ETAri bere barne eztabaida egiten utzi behar zaiola azpimarratu du, baina zehaztu du, ETAren partetik agiri "argi, kritiko eta eraikitzailea" espero duela.

 

duela.