Itxi

Faktoria

Lastozko etxea Ereñozun

'Ez gara martzianoak, bizitza normala egiten dugu'

"Otso zulo" lastozko etxea eraikitzen ari dira Ereñozun Iñigo Elkoro, Izaskun Txintxurreta eta Aitor Kaloka.

  • 14:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ipuinean otsoak lastozko etxea bota egiten du, putz eginda, baina Ereñozun (Hernani) egiten ari diren etxearekin ezingo lukete. Iñigo Elkoro, Izaskun Txintxurreta eta Aitor Kaloka "Otso zulo" lastozko etxea eraikitzen hasi ziren duela bi urte eta erdi, eta lastoz, zurez eta buztinez egindako etxe sendoa eraikitzen ari dira.

Iñigo Elkororekin izan gara 'Faktoria'n etxea ezagutzen eta pozik kontatu digu, dagoeneko kanpotik begiratuz gero ez dela lasto fardorik ikusten. Lastoa karearekin estali dute kanpotik eta horrek lanak asko erraztu ditu, barrutik lastoa buztinarekin estali dute. Hormak egiteko 400 bat lasto fardo erabili dituzte, baina lurra ere lastoarekin egin dute. Teilatua berriz, berdea dute, teilarik gabekoa da, material naturalekin egin dute isolamendua.

Ondo bizitzeko, goxo, kontsumo gutxirekin bizitzeko eraiki genuen etxe hau" esan digu Iñigo Elkorok. Herrian eta lagunek, lastozko etxea hiru txerritxoekin lotzen zuten, eta bromak egiten zizkieten, horrexegatik erabaki zuten "otso zulo" izena jartzea etxerari: "otsoa maite dugulako jarri diogu izena, otsoa gustura geratuko litzatekelako gurean".

Iñigok gainera argi esan nahi izan digu: "Ez gara martzianoak, bizitza normala egiten dugu", hala ere aitortu digu, guztizko koherentzia mantentzea zaila dela.

zea zaila dela.