Itxi

Faktoria

Saioa Iraola

'Salto kualitatiboa eman dugu'

Hirietan eta, bereziki, herrietan aurtengo M-8ak izan duen arrakasta nabarmendu du Bilgune Feministako bozeramaileak.

  • 6:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeek kaleak hartu dituzte, "ez bakarrik hirietan, herrietan ere bai. Eta hori zen erronka handiena", esan digu 'Faktoria'n Saioa Iraola Bilgune Feministako bozeramaileak, atzoko egunak utzi zuenarekin hunkituta. Araitz bailaran, "sekula M8ko mobilizaziorik izan ez den lekuan, 100 emakume bildu izana" jarri du adibide gisa. Oraindik zenbaketa ofizialik egin ez badute ere, mobilizazioetan, guztira 200.000 lagunetik gora batu zirela aurreratu du Iraolak eta gogoratu du "mobilizazioetan parte hartzerik izan ez zuten emakumeak ere izan zirela bihotzetan".

"Urtetako lanari esker altxorra dugu Euskal Herriko mugimendu feministan. Hasi genuenak eta gazteak gaude orain, belaunaldi desberdinen artean elkarrizketa dago, lana egiteko aukera dago", azpimarratu du aurrera begira olatuak izango duen segidaz galdetuta. "Salto kualitatiboa eman dugu", gaineratu du, "eta orain mugimenduari tokatzen zaio ardura politikoan jarraitzea, erakundeei exijituz eta eguneroko lan eginez aldaketa hortik ere badatorrelako".