Faktoria
Joseba Otondo
'Belateko mendate zaharrak ezin lezake nazioarteko zama garraioa jasan'
Nafarroako Gobernuari atzo esan ziotena berretsi du Baztako alkateak. Gaur blokatu egingo dute N-121 A errepidea Baztan eta Bidasoako hautetsi eta herritarrek.
-
3:51 min
Joseba Otondo Baztango alkateak atzo Manu Aierdi Nafarroako lehendakariordeari esan ziotena berretsi du gaur 'Faktoria'n eta adierazi du, haserre, Belateko mendate zaharrak ezin lezakeela nazioarteko zama garraioa jasan. Gogoratu du, batez beste, eguneko 2.600 kamioi pasatzen badira ere, Olabeko herritarrek eguneko ia 3.900 kamioi ere zenbatuak dituztela eta azken lau hilabeteetan, kamioiekin lotutako 14 gertakari izan direla.
Hori dela eta, Belateko tuneleko lanek irauten duten bitartean, nazioarteko zama garraioa beste nonbaitetik bideratzeko eskatu du. Eskari horri "bozgorailua jartzeko" helburuz, protestaldia egingo dute gaur. Hautetsi eta herritarrentzako Arraizko bentetan egin dute deialdia arratsaldeko 18:30etan, hautetsi eta herritarrentzako: Autoekin "hara eta hona" ibiliko dira eta blokatu egingo dute errepidea.