Itxi

Faktoria

Ryszard Kapuscinski

'Angolan, Kapuscinskik egindako bidaia egin genuen pelikula egiteko'

Amaia Remirez Kanaki films ekoiztetxeko kidea da. Duela 10 urte hasi ziren "Egun bat gehiago bizirik" liburuan oinarritutako animaziozko pelikula egiten eta aurten estreinatuko dute.

  • 22:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kanaki Films Donostiako ekoiztetxea 2009an hasi zen Ryszard Kapuscinskiren Egun bat gehiago bizirik liburuan oinarrituko filma egiten. Pelikula hau egiteko, hamar urte hauetan, kazetari poloniarrak bere garaian Angolan egindako bidaia bera egin zuten, harekin bidaia-lagun izan zirenekin hitz egiteko.

Amaia Remirez Kanaki filmseko langilea da; berak adierazi digu kazetari poloniarra beti izan dela erreferente bat eurentzat, eta argi zutela hasieratik liburu horretan oinarritutako animaziozko filma egin nahi zutela. Remirezen arabera, Kapuscinskiren literatura ezagutzen hasteko Ebano da ezagunena, baina Egun bat gehiago bizirik lanak kazetaria hobeto ezagutzeko balio du, hari ere gehien gustatzen zitzaion liburua dela kontatu digu.

Filma egiteko, Angolan, Lisboan eta Varsovian egon ziren, eta, besteak beste, Kapuscinskiren alargunarekin hitz egin zuten.

Filma aurten aurkeztuko dute, baina dagoeneko lehen sariak jaso dituzte. Bordelen, "Cartoon Movies" foroak eskaintzen duen animazio alorreko urteko ekoiztetxe onenaren saria jaso dute, filmaren aurreneko 15 minutuak soilik ikusita jaso dute saria, eta sekulako albistea izan dela aitortu digu Remirezek.