Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Mary Wollstonecraft feminismoaren aitzindaria jaio zela 259 urte

1759ko apirilaren 27an jaio zen garaiko konbentzioen aurka egin eta emakumeek aske izateko zuten eskubidea aldarrikatu zuen emakume ausarta.

  • 3:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mary Wolstonecraft 1759ko apirilaren 27an jaio zen, aita alkoholiko eta biolentoa zuen etxean, eta emakume askea izateko determinazioa izan zuen txikitatik.  Frantsesa eta alemana ikasi, eta garaiko neska gazteak ez bezala ezkontzari uko eginda, 1788an itzultzaile lanetan hasi zen bere kabuz bizitzeko, lehen fizkiozko lanak eta pentsalari gisako lehen liburuak ere orduan idatzi zituen. 1790ean Frantziako iraultzaren hotsei jarraiki Parisera joan zen eta bertan ondu zuen 1792an bere lan ezagunena Emakumeen eskubideen aldarrikapena. Liburu aitzindaria. Bego Muruaga Maria de Maeztu forum feministako kideak esan digunez, garaian iraultzailea zen ideia hau ere nabarmendu zuen behin eta berriz “Emakumeak ez dira naturaz gizonaren menpeko, heziketak egiten ditu menpeko”.

Horrela, garaiko konbentzioen aurka egin zuen bere bizitzan ere. Sexu harreman askeak izan zituen, 1794an ezkondu gabe izan zuen lehen haurra eta idazten jarraitu zuen jasotako irain eta mespretxuei jaramonik egin gabe, garaiko giro intelektualetan ere nekez onartu zen aske bizitzeko hautu hori, ezta bigarrenez haurdun, 1797an William Godwin pentsalari anarkistarekin ezkondu zenean ere.

Erditu eta egun gutxitara, infekzio baten erruz, 38 urterekin hil zen Wollstonecraft 1797ko irailean, baina obra zabala utzita. Bere bizitza askeak eraginda ordea, pentsalari gisa baztertua izan da, XIX. mendearen amaieran Virginia Wolfek lehenik eta 60ko hamarkadatik hona mugimendu feministak aitortza egin dioten arte.

Mary Wollstonecraft gazte hil zen bai baina borroka feminista oinordekotzan utzita, Marye Shellei Wolsstonecraften heriotza eragin zuen erditzean jaio zen alaba izan baitzen Frankistein nobela idatzi zuena, emakume batek idatzitako lehen nobela unibertsala.

Feminismo hitza agertu aurreko feminista duela 259 urte jaio zen.