Itxi

Faktoria

Ostegunean

Brexitari buruzko berezia, 'Faktoria'n

Bruselan eta Londresen ditugun berriemaileekin hitz egingo dugu gaiaz, Mikel Rotaetxerekin eta Ane Rotetarekin, eta Pablo Fano SPRIk Londresen duen ordezkariarekin ere hitz egingo dugu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Europarekin dibortzioa gauzatzeko baldintzak zein diren ezagutzear dugu. Urriaren 18an, Erresuma Batuko eta Europako beste 27 bazkideek goi-bilera egingo dute britainiarrak EBtik ateratzeko baldintzak adosten ote dituzten erabakitzeko. Brexitak zatiketa eragin du alderdi kontserbadorean eta laboristan. Gaia kokatuko digute osteguneko 'Faktoria'n Bruselan eta Londresen ditugun korrespontsalek, Mikel Rotaetxek eta Ane Rotetak, eta SPRIk Londresen duen ordezkariak, Pablo Fanok, bere ikuspuntua utziko digu. Magazinean, bestalde, Beñat Iturrioz elkarrizketatuko dugu, Napardeath filmerako antolatu duten castingaren harira, eta Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua etorriko dira gure estudiora Bihar Dok 13 euren filmaz hitz egiteko. Zinemaldiko Culinary Cinema saileko klausurako filma da.

07:00etan hasiko da albistegia, Maite Artolak gidatuta. 08:00ak baino lehen, Aingeru Epaltzaren 'Sinadura' entzungo dugu, eta Niko Cuencaren analisi ekonomikoa entzungo dugu segidan. 08:45ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi. Adikzio legeak utzi duen ondorioa aztertuko dugu, bereziki, apustuetarako joeraz. 09:00etan, Begoña Del Tesok Zinemaldiak eskainiko digunaz hitz egingo digu, eta 09:30ean hartuko dugu hizpide Brexita.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, aktualitateari begira jarriko zaizkigu Mikel Garcia eta Jurdan Arretxe kolaboratzaileak. Gero, Napardeath filmerako proben berri emango dugu, eta Zinemaldiaren leihoa zabalduko dugu 11:00etako albistegiaren ostean: Gure oroitzapenak lana hartuko dugu ardatz Lutxo Egiarekin eta Hibai Arbiderekin. Ondoren, itsasoaz ariko zaigu Xabier Alberdi kolaboratzailea.

12:00etan, janari gordina ekarriko digu Jurgi Arejita sukaldariak, eta, jarraian, Bihar Dok 13 filmaz xehetasunak emango dizkigute egileek. Saioa bukatzeko, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.