Itxi

Faktoria

Angel Oiarbide

'Lur lehorrean haitzurra sartu duen mugimenduaren sentsazioa oso ona da'

GEDrena epe luzerako oso proiektu anbiziotsua dela dio Angel Oiarbide bozeramaileak eta, aurrera begira, dimentsio berria izango duela politikari katalan independentisten kontrako epaiketak eraginda

  • Anjel Oiarbide

    7:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure Esku Dagok oso positibotzat jo ditu erabakitzeko eskubidearen inguruan atzo egindako bost galdeketak. Angel Oiarbide bozeramaileak 'Faktoria'n adierazi du eztabaida emaitzak erakusten dutena baino areago doala, eta epe luzerako proiektu oso anbiziotsua dela eurek bultzatutakoa. Oiarbidek nabarmendu du atzoko galdeketak antolatu zituztenen sentsazioak oso positiboak zirela eta hori dela eurentzat garrantzitsuena. 'Atxurra eskutan hartu eta hasten zarenean hasten zarenean lurra lantzen konturatzen zarala lurra nola dagoen. Eta lurrean lantzen aritu den pertsonen eta mugimendu sentsazioa ona bada, zerbait esan nahi du', azpimarratu du Oiarbidek.

Zehaztu du Gure Esku Dago ekimenak bultzatutakoek ez daukatela erreferentziarik alderaketak egiteko eta, izatekoetan, Katalunian lehen fasean egin zirenekin egin. 'Bataz bestekoa % 18,8koa izen zen', gogoratu du. Dena den, ez dela konparaketa egokia dio Oiarbidek, Estatutarekin gertatu zenak tentsio politikoa sortu zuelako Katalunian, eta hemen berriz, egoera politikoak ez duelako baldintzatzen.

Aurrera begira, Oiarbidek iritzi du urtarrilean Auzitegi Gorenean politikari katalanen kontra egingo den epaiketak elkarlanerako dimentsio berri bat sortuko duela katalanen eta euskaldunen artean Europari begira.