Itxi

Faktoria

Elisa Sainz de Murieta

'Gradu erdi bakoitzak ditu ondorio oso larriak'

Poloniako Katowice hirian hastear en klima aldaketari buruzko 24. goi-bileran parte hartuko du, Elisa Sainz de Murietak, BCE3 euskal ikerketa erakundeko zientzialariak.

  • Klima aldaketa EEUU

    Klima -aldaketa. EEUU

    20:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zientzialariak klima aldaketari buruzko mezu larriak kaleratzen ari direla uste duenei, argi erantzun die 'Faktoria'n, Elisa Sainz de Murieta ikerlariak: "gure mezua ez da larria, datuak hor daude eta datuak larriak dira".

BC3 Klima Aldaketa Ikertzeko Euskal Bulegoko kideak aitortu du, zientzialariek beraiek ez dakitela "nola bideratu mezua gizartean txertatu eta lehentasuna bilakatzeko. Ezinbestekoa da". "Ezin da pentsatu beste herrialde batzuetan gertatzen dela edo Ipar Poloko arazoa dela, Euskal Herrian ere ikusiko ditugu ondorioak". Horien artean, itsasoaren mailaren handitzea, bero boladak areagotuko dira, muturreko gertakariak areagotuko dira eta ekosistema batzuek egoera erabat larria izango da. "Mezu garrantzitsua da" Elisa Sainz de Muruetaren arabera, "gradu erdi bakoitzak eragina izango duela eta aro industrialetik ona gradu bateko igoera egon da mundu mailan".