Faktoria
Esklerosi anizkoitza
'Nork esan behar zidan gaixotasun honek hainbeste poz ekarriko zidanik'
Mikel Lizarralde eibartarrak esklerosi anizkoitza du. Gaur eta orain ondo dago eta bizitzeko eta kirola egiteko gogotsu. Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin nahi du.
-
Mikel Lizarralde
21:35 min
Ikusmen arazo batek eman zion abisua, eta esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten iaz Mikel Lizarralderi. Hasieran, gurpildun aulkiarekin lotzen zuen gaitza, baina denborak konfiantza eman dio, ondo dagoelako. Azken erresonantziak gaitza lo dagoela esan dio eta bizitzeko eta kirola egiteko gogo handiz dago. Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiteko dortsala lortu nahi du orain. 'Faktoria'n izan dugu.
Ez zuen asko pentsatzen gaixotasunak hainbeste poz emango zionik. Beti egin izan du kirola, baina orain inoiz baino gehiago gozatzen du kirola eginaz, lanean, familiarekin. Emaztearen laguntza oso garrantzitsua izan du. 'Bera gabe zuloan nengoke' esan digu. Elikadura aldatu du, glutena eta karbohidratoak murriztu ditu eta askoz hobeto sentitzen da, burua ere argiago. Botikak ere hartzen ditu.
Bere gaixotasuna eta bizipenak kontatzea erabaki du, terapia gisa laguntzan diolako eta jendeak gaixotasuna ondo ezagutzea nahi duelako. 'Gaur eta orain' ondo nago errepikatu du behin eta berriz, baina 'ez naiz super-gizona eta beldurra sentitzeko eskubidea ere aitortzen diot neure buruari', esan digu Mikel Lizarralde, Codesyntax enpresako marketing arduradunak.